XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikus dezagun, bada, zein den eraskin horien edukia:

5.1.- I. ERASKINEKO ESPEZIEAK:

Euren habitatei dagokienez, kontserbazio-neurri bereziak jasoko dituzten espezieak dira, horien biziraupena eta ugalkuntza banaketa-eskualdean ziurtatzeko asmoz.

Beraz, ondoko hauek hartuko dira kontuan:


a) galtzeko arriskuan dauden espezieak;
b) habitataren eraldaketa jakinei kalteberak diren espezieak;
c) populazio urrikoak direlako edo banaketa lokal mugatua dutelako bakantzat hartzen diren espezieak;
d) arreta berezia behar duten beste espezie batzuk, beren habitataren ezaugarri espezifikoak direla eta.

Estatu kideek babes bereziko gune gisa, kontserbaziorako kopuruz eta azaleraz lurralde egokienak sailkatuko dituzte aplikatzen den zona geografiko itsastar eta lurtarraren barruan.

Eskualde hauek aipaturiko HBBEak dira (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak).

Euskal Herriaren kasuan, Nafarroa izan da Arteztarauarekin gehien bete duena, 14 HBBE izendatuz, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak eta Iparraldeak bat ere aitortu ez duten bitartean.

5.2.- II. ERASKINEKO ESPEZIEAK:

Eraskin horretako espezieak ehizan harrapatu ahal izango dira Estatu kide bakoitzaren legeriari jarraiki eta Europako Batasunean duten populazio-maila, banaketa geografiko eta ugalkortasun-indizea kontuan hartuta.

Hala ere, Komunitateak zainduko du espezie horiek ehizan harrapatzeak horien banaketa-eskualdean egiten diren kontserbazio-ahaleginak alperrikako bilaka ez ditzan.

Bestalde, Eraskin honetan badira Azpieraskin batzuk:

ÌI/1 ERASKINA:

Arteztarau hau aplikatzen den itsaso eta lehorreko eskualdearen barruan (Europako Batasunean) harrapatu ahal izango direnak.